2022eko maiatzaren 12a - 13:55
Mercedesek ezingo dio bere jardunari eutsi larunbatean, hilaren 14ean. Izan ere, zenbait pieza ez direla iritsi azaldu du enpresak komunikatu batean, eta ondorioz ekoizpena eten beharko dutela.
Dena den, pieza faltak ez dio eragingo datorren asteko jarduerari. Izan ere, datorren astean, maiatzaren 16tik 21era, ohi bezala arituko direla argitu dute enpresatik.
Iaz erdieroaleen faltak, lantegia behin baino gehiagotan ixtera behartu zuen Mercedes, baina urtarriletik ez da berriro ere ekoizpena eteteko beharri ikusi. Volkswagen, Iruñean, 2021ean behin baino gehiagotan itxi behar izan. Aurten, berriz, momentuz ohiko jarduerari eutsi diote.