• ENPRESAK GAUR
  • Mercedeseko sindikatuek greba egingo dute hitzarmen kolektiboarekin adostasunik lortu ezean

Mercedeseko sindikatuek greba egingo dute hitzarmen kolektiboarekin adostasunik lortu ezean

Ekainaren 27tik uztailaren 1era deituta dago greba, eta sindikatu nagusi guztiek hartuko dute parte

Gasteizko Mercedesen lantegia | Argazkia: Mercedes
Gasteizko Mercedesen lantegia | Argazkia: Mercedes
Europa Press/EnpresaBIDEA erredakzioa
2022ko ekainaren 16a - 10:09
Eg. 2022ko ekainaren 16a - 11:49

Mercedes Benz-en Gasteizko plantako hitzarmen kolektiboaren negozioazioak ez ditu langileen ordezkariek ontzat jotzeko moduko emaitzak eman. Ondorioz, UGTek, CCOOk, ELAk, LABek eta ESKk bost eguneko grebara deitu dute, ekainaren 27tik uztailaren 1era. Greba deialdia UGTek eta CCOOk iragarri zuten lehenik, eta ELAk, LABek eta ESKk bat egin zuten ondoren, haiek deituta biltzarretan mobilizazioak antolatzeko erabakiarekin bat egin ondoren. Dena den, ikusteko dago oraindik mobilizazio partekatuak izango diren, ala sindikatu bakoitzak bereak egingo dituen. Garbiñe Aranburu LABeko idazkari orokorrak Radio Euskadin azaldu duenez, "mobilizazio esanguratsua" beharrezkoa da, eta bere ustez UGT eta CCOOk izan dezaketen "paktu lerroa" ez da aproposa une honetan.

 

ELAko iturriek Europa Pressi esandakoaren arabera, malgutasuna handitzeak ezin du ekarri erosteko ahalmena galtzea edo kondizioetatik at uztea asteburuak eta jai egunak; alegia, prekaritatea ekar dezakeela. "Egungo malgutasunarekin nahikoa dela uste dugu, dagoeneko zaila baita kontziliazioa bermatzea", gaineratu dute. Izan ere, ibilgailu enpresak 1.200 milioi euro inbertituko ditu bi proiektu gakotan: bata, ESEPEra aurkeztutako Basquevolt proiektuaren garapenerako; bestea, Vito modeloko ibilgailu elektriko berria fabrikatzeko. Horretarako, lankidetza protokolo berria sinatu zuen asteartean Eusko Jaurlaritzarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin. Sindikatuen hitzetan, inbertsiook lan malgutasun handiagoa bultzatuz egin nahi dituzte. Gainera, enpresaren "xantaia" salatu dute.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain