Mercedesek iragarri du Gasteizen duen lantegia itxi egingo duela abenduaren 17tik urtarrilaren 2ra, erdieroaleen krisialdiak balditzatuta. Are gehiago, zuzendaritzak jakinarazi die langileen ordezkariei, mikrotxipak ez ezik, beste osagai batzuk ere falta direla. Hain zuzen, bi aste horiek baliatu nahi dituzte ahal heinean materiala eskuratzeko eta hori pilatzeko. Beraz, ondo bidean, urtarrilaren 3an hasiko dira berriro lanean.
Hasiera batean, auto enpresak adierazi zuen azaroko eta igandeko larunbatetan ez zuela ekoitziko. Egun horietan lan egin behar zuten langileak enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientean sartu dituzte. Orain, aldiz, aipatutako bi asteetan ere itxita izango dela ohartarazi du, eta badirudi sistema bera erabiliko duela langileekin. Une honetan, Gasteizko enpresan 5.000 lagun inguru ari dira lanean.
Erdieroaleen faltak ondorio nabarmenak izan ditu, eta izango ditu oraindik mundu osoko autoen sektorean. Hain zuzen, azaroaren 28tik itxita dago Volkswagenen Iruñeko lantegia. Asteartean, hilaren 14an, zabalduko dute berriro.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta