
Erreleboa izango da Ulma Packaging Ulma Taldeko oñatiarreko kooperatibetako baten: Mikel Martinezek hartuko du gerentzia postua, karguan Cecilio Lejarreta ordezkatuta, azken horren erretiroa dela eta.
Martinez Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Londresko University of Westminsterren amaitu zituen ikasketak. ULMA Packaging enpresan sartu aurretik, Burdinola enpresako zuzendari nagusia izan da Mikel Martinez, eta aldi berean Habic zurezko ekipamendu eta diseinuko klusterreko lehendakari izan da. Martinezek esan duenez, “enpresan daramadan denbora laburrean egiaztatu ahal izan dut enpresa lider batean ariko naizela, lehen mailako profesionalak dituena eta orain artean lan bikaina egin duena. Hazten eta hobetzen jarraitzeko grinarekin lan egingo dugu, merkatu globalaren erreferenteetako bat izaten jarrai dezagun”.
Lejarretak bere aldetik, 15 urte egin ditu zuzendari nagusi lanetan, eta horren baitan emandako pausoak izan dira filial berriak irekitzea, eta ekoizpenerako
gaitasunak zabaldu eta hobetzea. Egun ULMA Packagingek 7 ordezkaritza eta 24 filial propio ditu, baita 100 herrialde baino gehiago estaltzen dituen tokiko banatzaile sarea ere. ""Pribilegioa izan da urte hauetan guztietan proiektu hau gidatzea; profesionalki pozgarria izateaz gain, giza esperientzia aparta ere izan da. Harro noa, etorkizun oparoa izango duen proiektu sendo bat eraikitzen lagundu dugula jakinda”.