• ENPRESAK GAUR
  • Mikel Mendibe gazte bizkaitarrak Espainiako Adecco zuzenduko du hilabetez

Mikel Mendibe gazte bizkaitarrak Espainiako Adecco zuzenduko du hilabetez

Konpainiak gazteentzat sortutako 'Zuzendari orokor hilabetez' egitasmoaren testuinguruan izango da

Mikel Mendibe, sari banaketaren egunean | Argazkia: Adecco
Mikel Mendibe, sari banaketaren egunean | Argazkia: Adecco
2022ko ekainaren 9a - 09:23
Eg. 2022ko ekainaren 9a - 10:04

Zortzigarren urtez, Adecco giza baliabideen kudeaketarako enpresak CEO por un mes —zuzendari orokor hilabetez— egitasmoa jarri du martxan, eta dagoeneko badu Espainiako irabazlea: Mikel Mendibe 22 urteko gazte bizkaitarra. Hilabetez, beraz, Espainiako Adeccoko arduradun izango da Iker Barricat zuzendari orokorrarekin batera, eta bileretan, bidaietan, konferentzietan eta bestelako egitekoetan ere hartuko du parte.

 

Zornotzan sortua, Teknologia Industrialeko Ingeniaritza gradua eta masterra ikasi zituen Mendibek Euskal Herriko Unibertsitatean, eta Teknologia Industrialen Ingeniaritzako graduatu onena izendatu zuen iaz Espainiako Bikaintasun Akademikoko Sozietateak. 2019-2020 Ikasiker bekaren onuradun izan zen, eta Eibargo Climathon irabazi zuen 2021ean.

Aipatutako egitasmoaren bitartez, Adeccok "gazte talentua erakartzea eta garatzea" du helburu. Espainian 3.000 lagunek eman zuten izena ekainaren 3ra bitartean, eta askotariko probetan hartu dute parte irabazlea izendatzeko. Guztira, munduko 47 herrialdetan egin dute hautaketa prozesua. Horietatik hamar hautatuko dituzte udan egingo den bootcamp baten parte hartzeko. Horren irabazleak mundu mailako Adecco zuzentzeko aukera izango du Denis Machuel kontseilari orokorrarekin batera.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain