Mirai Investments funtsak Derioko (Bizkaia) Afesa eta Gasteizko (Araba) Mendiola enpresak bereganatu ditu.
Afesa Medio Ambiente lurren tratamenduan, hondakinen kudeaketan eta eraispenetan espezializatuko konpainia da, 2025ean 65 milioi euro fakturatu zituen eta 190 pertsonako lantaldea du. Egoitza nagusia Derion du, eta beste bi zentro ditu Lantaron (Araba) eta Villanublan (Valladolid, Espainia).
Excavaciones Mendiola, bestalde, hondeaketan, lurren mugimenduan eta eraikuntza hondakinen kudeaketan aritzen da. 14 milioi euroko fakturazioa izan zuen iaz, eta 95 laguneko plantilla du.
Miraik azaldu du eragiketa honi esker, ingurumen eta ekonomia zirkularreko zerbitzuen merkatuan sartuko dela, eta guztira 100 milioi euroko fakturazioa erdiesteko aukera izango duela, baita 300 enplegu sortu ere.
Jose Antonio Jainagaren funtsak hiru dibisio ditu egun: Ohmnia (elektronika), Innometal (metala) eta Labery (kosmetika), eta helburu du enpresa txiki eta ertainak erosi eta horiek batuz konpainia handiagoak eratzea. Azken urteetan 25 erosketa baino gehiago egin ditu.