Mirai Investmentsek Reco enpresa bizkaitarra erosi du, estaldura kimiko eta elektrolitikoetan eta ekipo elektrikoko ondasunen sektorerako metalen tratamenduan espezializatutako konpainia. Hala, Reco Innometalen sartuko da; dibisio horretan parte hartzen dute, Miraik ez ezik, Finantzen Euskal Institutuak (IVF), Vital Fundazioak eta Irene Carmen Lequericaren family officeak.
Recok Barakaldon (Bizkaia) du egoitza, eta lau hamarkada baino gehiagoko esperientzia du. 60 langilerekin, 2025ean 14 milioi euro inguruko fakturazioa izan zuen. Enpresak 5.000 metro karratu baino gehiagoko instalazioak ditu, eta metalak tratatzeko hainbat prozesu garatzen ditu sektore elektrikorako, automobilgintzarako eta industriarako, bai serie txikietarako, bai ekoizpen-bolumen handietarako.
Mirai Investmentsek azaldu du Reco eskuratzeak aukera emango diola Innometali osagai metalikoen gainazal-akaberen gaitasunak handitzeko, "balio erantsi handiko soluzioen hornitzaile gisa". Gaur egun, Innometalek 700 langile baino gehiago ditu, 120 milioi euro inguru fakturatzen ditu eta 15 instalazio inguru ditu.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta