
Ausolan Mondragon Hospitality klusterrean sartu berri da. Hotelen eta sektore soziosanitarioan zerbitzuak eta ekipamenduak hornitzen dituzten enpresa klusterrean, hain zuzen. Gaur izenpetu dute akordioa Ausolanek Arrasaten duen egoitza nagusian.
Ausolan Mondragon Hospitalityn sartzeak klusterraren balio eskaintza osatu egiten duela adierazi du Ramon Gomez Uralde presidenteak, sektore soziosanitario eta egoitza sektoreari begira batik bat.
Klusterreko presidentearekin batera Laura Rodriguez Ausolaneko zuzendaria izan da, eta biak baikor azaldu dira etorkizunera begira. Klusterra egun 15.000 langile baino gehiagok osatzen dute, eta ia 750 milioi euro fakturatzen dituzten hamar kooperatiba dauden atzean. Batu berri den Ausolanez gain, Enea, Erreka, Fagor Elektronika, Gerodan, kide, Krean, Laboral Kutxa, Ondoan eta Onnera Contract dira gainerako enpresak.
Rodriguezen hitzetan, “bezeroek beren eguneroko jardueran arreta jartzea” da Ausolanen helburua, “elikadura-zerbitzua edo garbiketa integrala kudeatzeko partner ezin hobea aukeratu izanaren lasaitasunarekin, beren eskaintzari balioa emanez”.