Mondragonek salmentak berreskuratu ditu eta enplegua mantendu du 2021ean

Mondragon Korporazioak “positibotzat” jo ditu ezagutarazi berri dituen 2021eko ekitaldiko emaitzak

Argazkia: Mondragon Korporazioa Argazkia: Mondragon Korporazioa

Mondragon osatzen duten kooperatibek orotara 11.404 milioi euroko salmentak egin zituzten 2021ean, 2020koekin alderatuta %5 salmenta gehiago. Hala, pandemia aurreko zifretara iristeko oso gutxiren faltan itxi zuten 2021eko ekitaldia.  

Enpleguari dagokionez, berriz, kooperatibek, oro har, aurreko urteko enplegu mailari eustea lortu zuten, 80.000 pertsona baino gehiagori eman baitzieten enplegua 2021ean. Bestalde, 390 milioi euro inbertitu zituen Mondragonek, 2020an baino %16,5 gehiago.

2021eko ekitaldiaren datu horiexek ezagutarazi berritan, Iñigo Ucin Mondragoneko presidenteak “positibotzat” jo ditu emaitzak eta “kooperatibek pandemia testuinguru zail baten emandako erantzun bikaina” nabarmendu nahi izan du.

2022ari dagokionean, nahiz eta faktore ekonomiko eta geopolitiko gehienetan ezegonkortasun handia dagoen, Mondragonek azaldu du “kooperatibak lan ona egiten” ari direla. Hala, 2022ko ekitaldiko lehen bost hilabeteetan egin duten lanaren ondorioz, salmentak %10 igo dira aurreko ekitalditik.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK