• ENPRESAK GAUR
  • Mugikortasun jasangarrira bideratutako eraikin berriko lanak hasi ditu Tecnaliak

Mugikortasun jasangarrira bideratutako eraikin berriko lanak hasi ditu Tecnaliak

Mubil poloaren parte den zentro berrian industriarako mugikortasun soluzio berritzaileak garatuko dira

Eskulaitzeta industrialdean kokatuko da eraikina | Argazkia: Tecnalia
Eskulaitzeta industrialdean kokatuko da eraikina | Argazkia: Tecnalia
2025eko uztailaren 8a - 13:12

Mugikortasun jasangarri eta adimendunera bideratutako Tecnaliaren eraikin berriko lehen harria jarri dute gaur Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Eneko Goia Donostiako alkateak, Alex Belaustegui Tecnaliako lehendakariak eta Jesús Valero Tecnaliako zuzendari nagusiak.

 

Ikerketa eta garapen teknologikoko zentroaren lantegi berriak, Mubil poloaren parte izango denak, 7.000 metro karratuko azalera izango du, Zubietako Eskuzaitzeta industrialdean (Donostia) kokatuko da eta bertan garatuko dira industriarako mugikortasun soluzio berritzaileak. Zentroaren esanetan, zentro berriak Gipuzkoa eta EAE sektorearen nazioarteko panoraman kokatzen lagunduko du Tecnaliak.

14 milioi euroko inbertsioarekin eta 80 profesional inguruko taldearekin, eraikinean izango diren hiru laborategi nabarmendu dira: lehena, Urban Mobility Lab, hiriko aire-mugikortasunean eta aireko robotikan oinarrituko da, eta gainerako bietan, H2 Technologies Labs izenekoetan, aldiz, soluzio teknologiko berriak garatuko dira, baita prototipoak testatu eta baliozkotuko ere.

 

Gainera, Tecnaliak jakinarazi du eraikin berria egiterako orduan energia kontsumoa murrizteko estrategia bioklimatikoa izango da kontuan, karbono-aztarna minimizatzeko soluzio eta materialak erabilita.