
Multiverse Computing enpresak 189 milioi euroko finantzazioa erronda lortu du Adimen Artifizialeko ereduak garatzeko. Donostiako konpainiak ohar bidez argitu du lengoaia oinarri duten adimen artifizialeko ereduen (LLM Large Language Model) tamaina murrizteko teknologia garatu duela, CompactifAI izenekoa. Teknologia honen bidez, eredu horiek %95ean konprimitu ditzake.
Bullhound Capital etxeak eskainiko dio finantzazioa enpresari, eta besteak beste, HP Tech Ventures, SETT, Forgepoint Capital International, CDP Venture Capital, Santander Climate VC, Quantonation, Toshiba, Kutxa Fundazioa, Spri eta Ekarpen Private Equityren babesa du eragiketak.
Konpainiak azpimarratu duenez, inbertsio horri esker "teknologiaren garapena modu orokortuan azkartuko da, gaur egun LLMen ereduen ezarpena mugatzen duten kostu handiei aurre eginez, eta, horrela, AAren inferentzia-merkatua irauliko da, 106.030 milioi dolarretan baloratuta dagoena".
Enrique Lizaso Multiverse Computingeko sortzaile eta zuzendariak adierazi du "orain arte onartzen zela “LLMen tamaina murrizteak errendimendua galtzea zekarrela", baina Multiverse "ideia hori aldatzen” ari dela azaldu du.