• ENPRESAK GAUR
  • Instalazio berria inauguratu du Etorki eta Lanak Murgan

Instalazio berria inauguratu du Etorki eta Lanak Murgan

Kooperatibak ekoizpen gaitasuna hirukoiztuko du azpiegitura berriarekin

Bisita egin dute Murgako lantegira | Argazkia: Irekia
Bisita egin dute Murgako lantegira | Argazkia: Irekia
2026ko maiatzaren 11 - 16:15

Murgan, Araban, lantegi berria izango du Etorki eta Lanak. Azpiegitura berriarekin Mondragon Taldearen parte den kooperatibak aukera izango du ekoizpen gaitasuna nabarmen handitzeko (urteko 80.000 metro kubotik 300.000 metro kubora), merkatuaren eskaera berriei erantzuna emateko eta zuzeneko zein zeharkako enplegua sortzeko. Proiektuak 67 milioi euroko inbertsioa mobilizatu du, 2022. urtetik hasi eta 2026. urtera bitartean; 12 milioi euro Eusko Jaurlaritzak jarri ditu, Handitu eta Handitu Egurra programaren bitartez.

 

Lana eta Etorki kooperatiba 2026ko apirilean sortu zen, hain zuzen ere, Lana eta Etorki kooperatibek bat egitea erabaki zutenean. Biek ala biek egurraren industrian dihardute, baina bat egiteari esker produkzio gaitasuna bikoiztu dute,  balio erantsi handiagoa duten produktuak ekoizteko gai direlako.

Orain, inauguratu berri den instalazio industrialarekin kooperatibak are gehiago eta modu eraginkorragoan ekoitziko du: egungo lantegiaren ondoan kokatuta dagoen lurzatiak, 95.000 metro koadroko azalera duenak, teknologia aurreratua du “enborra sartzen denetik industria eraldaketara arte”. Hala, besteak beste egurrezko eraikuntza industrializatua edo ontzi jasangarriak ekoizteko gai izango dira.

Imanol Pradales  Lehendakaria Murgara bertaratu da, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuarekin batera, Aiaraldeko instalazio berria ikustera. Pradalesek bere hitzaldian adierazi du azpiegitura baliagarria izango dela “egurraren kudeaketa jasangarrian arraun egiten jarraitzeko”. Era berean, Aiaraldeak bizi duen “une zaila” gogorarazi du, “asko sufritzen ari diren familiez” gogoratu da, baina azpimarratu du “errealitate hori onartu” eta egoerari “aurre egiten” ari direla.

 
Argazkia: Irekia
Argazkia: Irekia