• ENPRESAK GAUR
  • Nafarroako enpresak digitalizatzeko programa aurkeztu dute

Nafarroako enpresak digitalizatzeko programa aurkeztu dute

Ekimenaren laugarren edizioa apirilaren 22an jarriko da martxan

Prestakuntza eta aholkularitza eskainiko zaie parte-hartzaileei | Argazkia: iStock
Prestakuntza eta aholkularitza eskainiko zaie parte-hartzaileei | Argazkia: iStock
2025eko martxoaren 3a
Eg. 2025eko martxoaren 3a

Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganbera elkarlanean arituko da Nafarroako Rural Kutxarekin, ‘Digitalizatu zaitez: eraldatu zure enpresa’ izeneko programa dela eta. Ekimenaren xedea enpresak haien negozioak digitalizatzen laguntzea da; ikastaroan, prestakuntza eta aholkularitza jasoko dute, baita “diagnostiko pertsonalizatua” ere.

 

Programa bi zatitan banatuko da. Lehenik eta behin, apirilaren 22tik aurrera enpresek haien digitalizazio mailaren gaineko analisia ezagutuko dute. Ondoren, hamabi orduko prestakuntza jasoko dute maiatzaren 5etik 15era bitartean, non zenbait alor jorratuko dituzten: marketin digitala, webguneen egitura, alderdi teknikoak… Gainera, enpresa bakoitzak bost orduko aholkularitza pertsonalizatua izango du, profesional baten eskutik.

Martxoaren 20an, ‘Digitalizatu zaitez: orain da momentua’ izenpean Nafarroako Ganberan egingo den jardunaldian emango dira programari buruzko datu gehiago.