• ENPRESAK GAUR
  • Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek greba iragarri dute urriaren 10erako

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek greba iragarri dute urriaren 10erako

LAB sindikatuak Nafarroan hitzarmen kolektiboa sinatzea du helburu. Horretarako lau elkarretaratze egingo dituzte Iruñeko hainbat lekuetan urriaren 10ean.

Nafarroako teknikariek greba deitu dute| Argazkia: LAB
Nafarroako teknikariek greba deitu dute| Argazkia: LAB
2026ko irailaren 29a - 10:51
Eg. 2026ko irailaren 29a - 11:08

LAB sindikatuak grebara deitu ditu Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariak urriaren 10erako. Patronalari lehen hitzarmen kolektiboa exijitu nahi du arlo honetan. Aldarrikapenei erantzunik jaso ezean, greba gehiago deitzeko prest agertu da sindikatua.

 

Urriaren 10erako lau elkarretaratze deitu dituzte. Lehena 11:00etan Nafarroako Jauregiaren aurrean; 12:00etan, Baluarte aurrean; 18:30etan, Gayarre antzokiaren aurrean eta azkenik, 20:00etan, Baluarten.

Sindikatuak adierazi duenaren arabera, bi urte daramatzate hitzarmena negoziatzen eta ez dute aurrerapenik lortu. Horren ondorioz, mobilizazioak antolatzea erabaki dute. Beraien ustez, patronalaren jarrera "onartezina" dela salatu dute. Hitzarmen kolektiboa izatea sektorea antolatzeko herramienta beharrezkoa dela defendatu du sindikatuak. Honen bitartez, egiten den lana aitortzen da eta lan baldintza argiak ezarri daitezke.

 

EAEn azken hilabeteetan arlo honetan grebak egon dira. Intersindikalak deitua lau lanuzte egin zituzten teknikariek hitzarmen propioa aldarrikatzeko. Lehena maiatzaren 15ean egin zen eta abuztuan Gasteizko, Donostiako eta Bilboko jaietan ere lan uzteak egin ziren.

 

 

 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain