Nafarroako sektore ekologikoak hazten jarraitzen du

62.000 hektareatik gorako azalera du, iazko datuen arabera, eta 746 operadore

Argazkia : Nafarroako Gobernua
Argazkia : Nafarroako Gobernua
2022eko maiatzaren 5a
Eg. 2025eko apirilaren 4a

Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak 2021 urtean egindako txostena aurkeztu du. Nafarroako sektore ekologikoak hazten jarraitu du 2021ean. 62.000 hektareatik gorako azalera du eta 746 langile. 35 eremu desberdinetako 2.500 elikagai ziurtatu ditu. Aurreko urtearekin alderatuta langile kopuruak % 6.9 egin du gora eta ziurtatutako azalerak % 2,6. 

 

2021ean 503 nekazarik lan egiten zuten produktu ekologikoen ekoizpenaren alorrean: 70 abeltzain, 191 enpresa eraldatzaile, 46 biltegi-jabe eta 10 inportatzaile.

Nafarroako sektore ekologikoaren hazkundea gizarteak osasunarekiko eta ingurumenarekiko duen kezkaren ondorioa da. Nafarrek urteko 39,6 kg kontsumitzen dute pertsona bakoitzeko, estatu mailan produktu ekologiko gehien eskatzen duen laugarren erkidegoa izanik. Beste erkidegoekin alderatuta Nafarroako nekazal azalera ziurtatua urria da, % 7. Europako Batasunak ezarritako estrategiak ekologikoki ziurtatutako nekazal azalera % 25era heldu beharko da 2030ean.

 

Nafarroako Gobernuak Nafarroako Nekazaritzako Elikagaien Merkaturatzeko Kanal Laburren Foru Legearen aurreproiektua aurkeztu du. Produktu ekologikoen merkaturatzeko ereduarekin lotuta dago. Ekoizlea eta azken kontsumitzailearen arteko merkaturatze zuzena arautzea du helburu.