NATUR ALLek milioi bat euro inbertituko du 2023an edari begetalen ekoizpen ahalmena handitzeko

Iparlat Taldearen begetalen dibisioak atzerrian marka propio gisa finkatzeko erronka du, 15 herrialdetan baino gehiagotan baitago eta salmenten %40 egiten baitu

NATUR ALLen edari begetalak | Argazkia: NATUR ALL NATUR ALLen edari begetalak | Argazkia: NATUR ALL

NATUR ALL Iparlat Taldeko enpresa da, edari begetalak egiten dituena.  Marka propioa atzerrian finkatu nahi du, eta, horregatik, milioi bat euro baino gehiago inbertituko ditu ontziratze-lerro berri batean, 2023rako ekoizpen-ahalmena handitzeko.

Ruth Martinezek, Corellan (Nafarroa) dagoen konpainiaren marketingeko arduradunak, nabarmendu du duela lau urte sortu zenetik NATUR ALLek izaera esportatzailea duela. Konpainiak asmo handiko plan bat du nazioartean hedatzeko eta 15 herrialde baino gehiagotan egoteko, salmenten %40 baino gehiago Espainiatik kanpo eginez. “Gure erronka nagusia atzerrian marka gisa hazten jarraitzea da, eta, horregatik, krisi ekonomikoa gorabehera, inbertsio nagusia linea berri honetan egingo dugu, ekoizpena handituz” azaldu du Martinezek.

Merkatu nazionalean, NATUR ALLek ez du presentziarik marka gisa, Retail eta Food Servicerako marka zuriko produktuak garatzen baititu. Alde horretatik, marketingeko arduradunaren arabera, ezaugarri nagusietako bat da bezeroari laguntzen diotela eta aholkuak ematen dizkiotela bere produktuak garatzeko.

Zehaztutako helburuak lortzeko, produktu sorta berria sortu du NATUR ALLek. Elikagaien jatorriari eta garbitasunari begiratzen dioten kontsumitzaileei zuzendutako produktuak dira, osagai ekologikoz eginak. Enpresan adierazi dutenez, Frantzian eta Alemanian arrakasta handia dute halako produktuek.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK