Iberdrolak, Startup Perseo izeneko programaren bidez, kalitate handiko proposamen berritzaileak aurkitzeko ekimena jarri du martxan, natura kontuan hartuz itsas parke eolikoak diseinatzen eta garatzen laguntzeko.
Itsas eolikoa energiaren etorkizuneko hazkundearen funtsezko zutabeetako bat izango dela jakinarazi du konpainiak, dagoeneko 1.258 megawatt (MW) dituelako martxan, eta beste 5.500 MW eraikitzen edo eraikitzera bidean. Helburu nagusien artean du, parke eolikoekin itsasoko biodibertsitatea zaintzea.
Startup programaren ekimen berri honen bidez, Ignacio Sánchez Galan buru duen taldeak, azpiegituren eta itsaspeko kableen zulaketatik babesteko irtenbideak proposatzen ditu abiapuntu gisa. Adibidez, material jasangarrien erabilera, itsas biodibertsitatea sustatuko duen diseinu espezifikoa, edota algak landatzea; baina baita zimenduetan naturarentzako espazio bat sartzea ere, hala nola fokak hazteko plataformak, arrezife artifizialen egiturak edo itsaskientzako haztegiak. Beste maila batean leudeke turbina eolikoek talka egiteko arriskua murriztea edota karbono urdina harrapatzeko ekimenak, ekosistemen hazkundea sustatzeko, itsas habitaten osasuna sustatzeko eta berotegi-efektuko gasen ondorioz klima-aldaketaren aurka borrokatzeko.
Hautatutako ekimena Iberdrolako Renovablesen negozioko teknikariekin lankidetzan garatuko da, besteak beste, irabazleari konponbidearen eskala handitzeko aukera eskaini diezaioketelako, merkataritza-akordioen bidez onartuz, edo enpresan ere inbertitu daiteke, haren hazkundean laguntzeko.
Erronkan izena emateko epea hasi berri da eta datorren irailaren 30ean amaituko da. Proposamenak jasotzeak irismen globala izango du.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta