• ENPRESAK GAUR
  • Neety 'start-up'-ak 330.000 euroko inbertsio erronda itxi du

Neety 'start-up'-ak 330.000 euroko inbertsio erronda itxi du

Gipuzkoako konpainiak adimen artifizialean oinarritutako sistema bat garatu du zeina lagungarria den enpresen salmenta prozesuak bizkortzeko

Iker Galarza, Unai Arambarri eta Asier Olaizola | Argazkia: Neety
Iker Galarza, Unai Arambarri eta Asier Olaizola | Argazkia: Neety
2026ko maiatzaren 11 - 12:19

Hiru ekintzaile gipuzkoarrek sortutako Neety start-upak inbertsio erronda itxi du, 330.000 euro eskuratuta. Inbertsioari esker konpainiak taldea sendotu nahi du, baita merkatuan hazkundea azkartu ere. Unai Arambarri, Iker Galartza eta Asier Olaizola dira proiektuaren gidariak, hiruen artean sortu baitute bereziki enpresetara bideratutako irtenbide bat.

 

Hain zuzen ere, hirukoteak adimen artifizialean oinarritutako tresna sortu du, zeina gai den enpresen prozesuak antolatu eta automatizatzeko. “Salmenta-talde askok denboraren zati handia kontaktuak bilatzen, datuak eguneratzen edo jarraipen administratiboan ematen dute”, adierazi dute taldekideek; Neetyk erantzuna ematen dio arazo horri, merkatarien jarduera errazten eta azkartzen baitu. “Gure helburua da eraginkortasun komertzialean ere erreferente bihurtzea adimen artifizialaren bidez”, gaineratu dute start-uparen sortzaileek. Jada 52 bezero aktibo lortu ditu Neetyk eta 200 merkataritza arduradun inguruk erabiltzen dute teknologia egunerokoan, batik bat, industria eta B2B sektoreko enpresetan. 

Hori gutxi balitz, konpainia berria Bind programan hautatua izan da, nazioarteko 882 proiektuetatik aukeratu diren 21 ekimenetako bat izanik. Hautagaitza horri esker Neetyk pilotuak garatu ahal izango ditu industria-korporazio handiekin.