• ENPRESAK GAUR
  • Neinor Homesek %97 handitu du fakturazioa 2025eko lehen hiruhilekoan

Neinor Homesek %97 handitu du fakturazioa 2025eko lehen hiruhilekoan

Higiezinak sustatzeko konpainia Kutxabanken filial ohia da. Akziodunei dibidenduak banatzeko, 30,7 milioi euroko lau kapital-murrizketa egingo ditu

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko apirilaren 8a
Eg. 2025eko apirilaren 8a

Neinor Homes higiezinak sustatzeko konpainiak 246 milioi euroko fakturazioa lortu du 2025eko lehen hiruhilekoan, iazko epe berean baino %97 gehiago. Kutxabanken filial ohiak akzioko 0,4059 euroko dibidendua banatuko duela jakinarazi du.

 

CNMVBalore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazi dizkio datuok Neinor Homes-ek. Egun, Espainiako estatu osoko higiezinen merkatuan dihardu. Azken hiru hilabeteetan 670 etxebizitza kudeatu ditu (salmentak), 246 milioi euroko balioarekin. Hots, iaz baino %86 etxebizitza gehiagoren salmentak egin ditu %97 euro gehiago kudeatu.

Gainera, konpainiak 3.828 etxebizitza ditu aurresalmentan, 1.270 milioi euroko aurrekontuarekin. Horietatik, 1.636 etxe Neinorrek oso-osorik kudeatutako salmentak izango dira.

 

Akziodunei dibidenduak banatzeko, 30,7 milioi euroko lau kapital-murrizketa egingo direla ere jakinarazi du konpainiak.