
Eusko Jaurlaritzak aurretiazko administrazio baimena eman dio Oionen (Araba) instalazio fotovoltaiko bat egiteko proiektuari. Instalazio horrek (Val izena jarri diote) 1 MW-ko potentzia izango du, eta 1.680 modulu fotovoltaikoz osatutako egongo da. Bailen Energia enpresa arduratuko da parkea eraikitzeaz, zeinak atzo beste instalakuntza bat egiteko baimena ere lortu zuen. Bigarren parke honek Muga izena izango du, udalerri berean eraikiko dute, eta 1MW-ko gaitasuna izango du.
EAEko aldizkari ofizialean eman dute bi parkeak eraikitzeko baimenaren berri, eta Bailen Energiak hiru urteko epea izango du biak eraikitzeko.
Bi eguzki parke horiek ez dira datozen urteotan Araban egingo diren bakarrak. Izan ere, Amurrion beste parke bat eraikitzeko oniritzia eman du aste honetan Jaurlaritzak. Ventaja Solar 8 enpresa arduratuko da hura eraikitzeaz, 3,2 megawatteko potentzia sortuko du eta 6.692 modulu fotovoltaiko izango ditu guztira. Enpresak hamabost hilabeteko epea izango du administrazio-baimena eskatzeko.