Miramonen (Donostian) egoitza duen Oncomatryx enpresa biofarmazeutikoa Ase Bio Espainiako bioenpresen elkartera batu da bazkide gisa. "AseBioko kide izateak aukera emango digu ezagutza partekatzeko, sinergiak identifikatzeko eta gaur egun Espainiako industria bioteknologikoa eraldatzen duen berrikuntza eta teknologiatik gertuago egoteko", nabarmendu du Pedro Esnaolak, Oncomatryxeko Harreman Publikoetako zuzendariak.
Elkartea 370 enpresek osatzen dute, eta egun erronka dute soluzio terapeutiko berriak modu efizientean eta ahalik eta denbora gutxienean garatzea. Izan ere, onkologia esparruan estali gabeko behar mediku zabala dago.
Tumore bat ez da bakarrik zelula kantzerigeno isolatuen talde bat, baizik eta bere burua babesten duen ekosistema oso bat. Horri mikroingurune kantzerigenoa deitzen zaio. Hain zuzen ere, Oncomatryx garatzen ari den soluzioak horretan eragin nahi du, ACD izenpean ezagutzen diren antigorputzak garatuta. Tratamendu konbentzionalek zelula kutsatu zein osasuntsuei eragiten dieten bitartean, halako sistemek "diana" diren horri soilik eragiten diote. Eta kasu honetan, euskarri-ehuna suntsitzean, tumoreari zuzenean eraso beharrean, minbiziaren defentsa desegitea eta tratamendu tradizionalekiko erresistentziak sortzea saihestu nahi dute.
Oncomatryxek 15 urtetik gora daramatza esparru horretan ikertzen eta soluzioak garatzen, eta horri loturiko ezagutzarekin Ase Biori ekarpena egitea aurreikusten dute.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta