Gasteizko Goiuri Jauregiak Oreka Eguna hartu du gaur, Oreka IT enpresak antolatzen duen jardunaldiaren XI. edizioa. Egungo erronka teknologikoak egoera zehatzetara eramateko aurkezpenak networkingerako espazioekin uztartzen ari dira bertaratuak, Pedalkada bakoitzak balio du, etorkizun digitalak ez du
itxaroten lelopean.
Ekitaldiak bilatzen du enpresen, profesionalen eta adituen topagune izatea, esperientziak eta ezagutzak partekatu asmoz. Topaketaren hasiera SAPek urtero egiten duen SAP Sapphiren ekitaldian aurkeztutako berrikuntzek hartu dute, eta bertan Oreka ITko eta SAPeko profesionalek enpresetan aplikatzeko moduak erakutsi dituzte. Irteera neutralizatua izena hartu du lehen parte horrek, eta bigarrenak, berriz, ziklismoko metaforekin jarraiki, Ihesaldia eratzen da, zeinetan Bahía de Bizkaia Electricidad enpresaren arrakasta-kasua izan den protagonista.
Blokera tiraka izeneko saioak aukera eskainiko du ABC Global Solutionsen esperientzia bat ezagutzeko. Horren ostean iritsiko da jardunaldiaren "une nagusietako bat", Mendiko etapa deritzona. Protagonistak Oreka ITko profesionalak berak izango dira kasu honetan, zeinak lehen pertsonan kontatuko duten zibereraso batekin izandako esperientzia, gertatu zenetik hasita, aurre egiteko erabilitako bideetatik igaro eta esperientziak utzitako ikaskuntzetaraino. Taldekako erlojupeko gai nagusia ere zibersegurtasuna izango da, zeinetan ZIUR, Tarlogix eta Copreciko ordezkariek hitz egingo duten egun informazioaren segurtasunak sortzen dituen erronkei buruz.
Sprint finalak, azkenik, jasangarritasun araudi berrira bideratuko du fokua, tresnak eskainita enpresak horretarako prest izan daitezen. Horretan lagun dezake, hain zuezn, Oreka ITk landutako Sustain soluzioak.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta