• ENPRESAK GAUR
  • 20 milioi euro inbertituko ditu Ormazabalek gaitasun industriala handitzeko

20 milioi euro inbertituko ditu Ormazabalek gaitasun industriala handitzeko

Trantsizio energetikoa sustatzea helburu du sare elektrikorako soluzio teknologikoak fabrikatzen dituen enpresa bizkaitarrak

600 profesionalek egiten dute lan Igorreko lantegian | Argazka: Ormazabal
600 profesionalek egiten dute lan Igorreko lantegian | Argazka: Ormazabal
2025eko apirilaren 28a
Eg. 2025eko apirilaren 28a

Ormazabal enpresak 20 milioi euro inbertituko ditu Igorreko (Bizkaia) lantegian, helburu izanik ekoizpen gaitasuna eta eraginkortasuna hobetzea, eta 4.0 teknologia gehitzea. Hala, sare elektrikorako irtenbide teknologikoak ekoizten dituen konpainiak aurrerapausoa eman nahi du trantsizio energetikoan, trantsizio digitalean eta jasangarritasunean.

 

2024an hasi eta 2026 urtera bitartean egingo duen inbertsioarekin, Ormazabal ekoizpen linea berria fabrikatzen ari da: cgm.zero24 izeneko gas fluordun gabeko teknologia librea. Igorreko lantegian garatu nahi da teknologia berria, non egun 600 profesionalek lan egiten duten. Inbertsioarekin enplegatu kopurua ere handitu nahi du konpainiak, eta Jorge González Ormazabaleko zuzendari exekutiboaren ustetan, “kalitate handiko enpleguak” izango dira.

Gonzálezek dio konpainiak apustua egiten duela “teknologia eta garapen industrialaren alde”, betiere, “trantsizio energetikoa helburu izanik”.