Oroi enpresara batuko da VRPharma

VRPharmak errealitate birtuala erabiltzen du gaixoen esperientziak hobetzeko

VRPharmak Donostian du egoitza | Argazkia: Spri Taldea
VRPharmak Donostian du egoitza | Argazkia: Spri Taldea
2025eko irailaren 3a - 11:43

Errealitate birtualeko plataformak eta edukiak garatzen dituen Oroi enpresara batuko da VRPharma konpainia. Donostian egoitza duen VRPharma ere errealitate birtualaren sektorean espezializatzen da, batik bat, osasun sektorera bideratuta. Izan ere, konpainiak helburu du arreta medikoa eta pazienteen esperientzia hobetzea, horretarako punta-puntako teknologia erabilita.

 

Bi enpresak fusionatuta, elkarlanean arituko dira soluzio gero eta eraginkorragoak eskaintzen. Oroiek osasun-produktuen katalogoa zabalduko du, sektorean duen posizionamendua indartuko du, eta ospitaleekin loturiko erronka berriei aurre egingo die. Iñaki Aramburu Oroiko zuzendari exekutiboak azpimarratu du konpainiak “osasun sektorearekin duen konpromisoa sendotuko duela” erabakiari esker, “teknologien bitartez eginiko azterketa klinikoak sustatuko baitituzte”.

VRPharmak ere aurrerapauso “estrategikoa” emango du Oroirekin elkarlanean. Enpresaren esentzia berdin mantenduko den arren, etapa berriak “balio handiagoa emango dielako, bai profesionalei, bai pazienteei”, azaldu du Mireia Cigarrán VRPharmako fundatzaileak.