P4Q Electronicsek 4.500 m2ko egoitza ireki du Alonsotegin

Fakturazioa %50ean handitzea espero du konpainiak, 87 milioi euroraino iritsiz

P4Qren egoitza berriaren inaugurazio ekitaldia | Argazkia: Europa Press P4Qren egoitza berriaren inaugurazio ekitaldia | Argazkia: Europa Press

Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak P4Q Taldearen 4.500 m2ko egoitza berria inauguratu dute Alonsotegin. 6 milioi euroko inbertsioa du guztira, eta ingurumenari lotutako A energia ziurtagiria ere lortu du. Besteak beste, 1.500 m2ko bulego eremua, 2.400 m2ko osagai elektronikoen ekoizpen planta, I+G+B laborategiak, denbora errealeko monitorizazio zentroa, prototipo espazioak eta 600 m2 ko biltegia ditu.

Bere instalazioetan, halaber, fabrikazio elektronikorako merkatuko teknologiarik aurreratuenak aurki daitezkeela jakinarazi du konpainiak. Adimen artifizialaren eta Cloud analisiaren aldeko apustua ere egin du, energia berriztagarrien (eguzki energia) produktuetan balio erantsia emateko.

P4Q Taldearen hazkundea iraunkorra izan da azken urteotan: 58 milioi euroko fakturazioa 2022an, eta 87 milioi euroko aurreikuspena 2023rako. 286 langile ditu du gaur egun, eta horietatik %40 emakumeak dira, enpresa teknologiko eta industrialen batez bestekoa baino ehuneko handiagoa. Era berean, beste lantegi batzuk ere baditu Albuquerquen (Estatu Batuak) eta Kunshanen (Txina), eta baita bezeroarentzako zerbitzu bulegoak ere Brasilen, Mexikon eta Txilen.

“P4Qren egoitza berriari esker, hazkundearen bideari jarraitu ahal izango diogu, negozio-lerro berriak garatu ahal izango ditugu eta gure bezeroei zerbitzu hobea eskaini ahal izango diegu”, nabarmendu du Aitor Alapontek, P4Q Taldeko zuzendari exekutiboak.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK