Pasaban enpresa gipuzkoarrak, aliantza estrategiko bat sinatu du Mugaroa startup nafarrarekin, konponbide jasangarri eta adimendunak garatzeko eraikuntzaren sektorerako. Euren konponbideak zelulosa-material espezifiko bat darabil eraikuntzaren sektorean aplikatu ahal izateko.
CDTI Estatu Agentziaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren hainbat programak babesten dute proiektua. Ekimen honek hiru zutabe ditu: lehena, fabrikazio gehigarriko tekniketan oinarritutako teknologia eta makineria garatzea, baina egun darabilten fabrikazio gehigarria ez bezala –diskretua eta gama baxukoa dena- etengabeko prozesu malgu eta pertsonalizatu bat izango da; bigarrena, geruza digital bat garatzea prozesuko elementuei adimena emateko tinta eroaleak aplikatuz; eta hirugarrena, zelulosazko materialak garatu edo egokitzea aplikazio desberdinetarako.
“Etorkizun handiko dibertsifikazio-proiektu bat da, beste hainbat sektoretara zabaldu litekeena”, adierazi du Pasaban enpresako zuzendari nagusi Dani Garciak. “Lanean hasi gara Mugaroarekin oinarrizko diseinua eta kontzeptua sortzeko, eta I+G-ko programetan ere badihardugu, CDTIri eta Eusko Jaurlaritzari zein Nafarroako Gobernuari aurkezteko. Halaber, kolaboratzaile posible batzuk identifikatzen ari gara proiektuaren adar desberdinak garatzeko”, nabarmendu du.
Euren helburua lehen makina-prototipoa 2024rako prest izatea da, ondoren konponbidearen proba funtzionalak egiten hasteko.
Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan
Egon zaitez azken berriekin informatuta