"Pixkanaka eta sekuentzialki". Halaxe jarri du martxan berriro ere Petronorrek findegia gaur goizaldean. Izan ere, atzo 17.15ak aldera hornidura elektriko faltagak gora beherak sortu zituen findegian, eta haren funtzionamendua etetera derrigortu zuen enpresa.
Ohar bitartez jakinarazi dutenez, unitateak abiarazteko segurtasun-prozedurak jarraituko dituzte. Hala ere, prozesu horretan zuzietan sugarra areagotu daitekeela ere ohartarazi dute. egin daitekeUnitateak abiarazteko sekuentzian, ezarritako segurtasun-prozedurei jarraituko zaie, eta ohartarazi du sugarra areagotu egin daitekeela zuzietan. Azken horiek ezinbesteko segurtasun elementu dira halako instalazio industrialetan, egoera jakin batzuetan presioa askatzeko balio dutelako, eta gorabeheretatik eratorritako gasak erretzen dituzte, atmosferara isur daitezen saihesteko.
Aitzitik, zenbaitetan ke-laino beltzak sortzen dituzte, baina enpresatik adierazi dutenez, hori ez da kezkatzeko arrazoia, baizik eta euren funtzioa betetzen dutenaren seinale.