Piroteknia enpresa batean leherketa izan da gaur goizean, Arabako mendebaldeko Lantaron udalerrian. Ertzaintza eta suhiltzaileek jakinarazi dutenez, gutxienez hildako bat eta larri zauritutako pertsona bat izan dira. Azken horrek erredurak omen diru gorputzaren %60an
FML izeneko konpainia familiarrean gertatu da ezustekoa. Koldo Salbidea Lantarongo alkateak adierazi duenez, lau langilek egiten dute lan enpresan, jabeak eta beste hiru pertsonek. Era berean, azaldu du leherketa enpresaren etxola batean gertatu dela, eta ez, ordea, piroteknia produktuak gordetzen dituzten biltegian.
Ezbeharra gertatu den tokira gerturatu dira Ertzaintza, suhiltzaileak eta bestelako sorospen-zerbitzuak, zeintzuek larri zauritutako pertsona helikopteroz eraman duten Osakidetzaren Gurutzetako Unibertsitate Ospitalera. Leherketa izan den tokian egoera kontrolpean daogela ere jakinarazi dute.