Poloniarako 67 autobus elektriko ekoitziko ditu Solarisek

Orotara 50 milioi euro irabaziko ditu CAFen filialak

Autobus elektrikoa | Argazkia: Europa Press /CAF Autobus elektrikoa | Argazkia: Europa Press /CAF

Solarisek, CAFen filialak, bi kontratu berri sinatu ditu Polonian, denera 50 milioi euro eskuratuta. Akordioaren arabera, filialak 67 autobus elektriko ekoitziko ditu, horietako 50 MZA Varsovia operadorearentzako, eta gainerako 17ak MPK Poznan operadorearentzako.

Bi kasuetan autobus elektrikoak Urbino 18 modelokoak izango dira. Ibilgailu horiek 18 metroko luzera izateaz gain “zero emisio” sortzen dituzte.

90eko hamarkadan hasi zen, lehen aldiz, Solarisek Varsovia hiriko autobusak egiteko MZA Varsovia operadorearekin duen lan-harremana, eta ordutik 1.350 autobus ekoitzi ditu CAFen filialak, gutxi gorabehera. 2015. urtean egin zituen, aldiz, lehen ibilgailu elektrikoak.

Poznan hirirako, printzipioz bederatzi ibilgailu egingo ditu Solarisek, baina hitzarmenean adostu dute beste zortzi egitera irits daitezkeela. 2026. urteko bigarren hiruhilekorako eduki beharko dituzte prest autobusak. MPK Poznan operadorearekin ere egin izan du lan aurrez CAFen filialak, jada 300 autobus Solaris baino gehiago baitabiltza Poloniako hirian barrena.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK