• ENPRESAK GAUR
  • Poloniako PFR funtsa prest dago etorkizunean Talgorekin elkarlanean aritzeko

Poloniako PFR funtsa prest dago etorkizunean Talgorekin elkarlanean aritzeko

Garapen Funtsa, Pesa konpainiaren jabe nagusia, ez da akziodun minoritario izango

CSIF sindikatuak lanuzteak egitera deitu ditu langileak | Argazkia: Europa Press - Iñaki Berasaluce
CSIF sindikatuak lanuzteak egitera deitu ditu langileak | Argazkia: Europa Press - Iñaki Berasaluce
2025eko otsailaren 17a
Eg. 2025eko otsailaren 17a

PFR Poloniako Garapenerako Funtsak, Pesa konpainiaren jabe nagusiak, adierazi du ez dela Talgoren akziodun minoritario izango. Pasa den astean Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP) aurkezten saiatu arren, “analisi sakona” egin ondoren, PFRk erabaki zuen “egungo egoeran” ezinezkoa zela eskaintza egitea. Sidenorrek aurre egin eta funtsak ez zuen Talgoren %100 eskuratzea lortu.

 

Haatik, poloniarrek azaldu dute balio handiko bazkidea izan daitekeela euskal enpresa, eta oraindik ere Pesak eta Talgok elkarlanean aritzeko aukerak dituztela gogorarazi dute, 2024ko irailean sinatu zuten Memorando de Entendimiento (MoU) hitzarmenaren harira.

Lanuzteak Talgon

Akzioak alde batera utzita, Talgoko langileak lanuzteak egitera deitu ditu CSIF sindikatuak. Izan ere, Renfek 116 milioi euroko isuna ezarri dio tren-fabrikatzaileari, garai batean eskatutako trenak hitzartutako epean ez egiteagatik. Gauzak horrela, Talgoko langileen soldatetan 10 milioi euroko murrizketa aurreikusi du CSIF sindikatuak.

 

Aldiz, pandemiari, konfinamenduari eta hornitzaileen krisiari egotzi dio sindikatuak trenen ekoizpenean atzerapenak eduki izana; Renferekin bilera eskatu du, baina erantzunik jaso ez duenez, grebara deitu ditu, bai Talgoko langileak, baita Tarvia mantentze-enpresako langileak ere.