• ENPRESAK GAUR
  • Protesietarako estadura biodegradagarriak garatuko ditu NanoSPharmek

Protesietarako estadura biodegradagarriak garatuko ditu NanoSPharmek

I+Medek eta Mondragonek sortua, 8,3 milioi euroko hasierako inbertsioa egin dute erdibana

Manu Muñoz (I+Med) eta Pello Rodriguez (Mondragon) gaur goizeko aurkezpenean | Argazkia: Mondragon
Manu Muñoz (I+Med) eta Pello Rodriguez (Mondragon) gaur goizeko aurkezpenean | Argazkia: Mondragon
2026ko irailaren 22a - 17:30
Eg. 2026ko irailaren 22a - 17:44

I+Med kooperatibak eta Mondragon taldeak bat egin dute polimero bitartezko estaldura batzuk garatzeko asmoz. Gauzak hala, NanoSPharm izeneko sozietatea sortu dute elkarrekin, eta 4,15 milioi euro inbertitu ditu bakoitzak proiektua aurrera ateratzeko. 

 

Askotariko protesietarako pentsatua, estaldura mota horrek beharrizan kliniko bati ematen dio erantzuna. Izan ere, protesi-kirurgiak berak arrakastatsuak izan ohi badira ere, ebakuntzaren ostean garaturiko infekzioak edota bestelako konplikazioak oraindik ere ohikoegiak dira. 

NanoSPharmek proposatzen duen estaldurak biobateragarritasun handia izatea bilatzen dute, osteointegrazioa sustatu, bakterien aurkako hesi gisa funtzionatu eta auto konponketarako propietateak izango dituena. Zehazki, azido hialuronikoan eta kitosanoan oinarritutako film bioaktiboa da estaldura hori, erabat biobateragarria eta kirurgia egiten den tokian aplikatu daitekeena. Askotariko protesi motatara egokitu ahalko da, tartean odontologia, traumatologia, ortopedia, aurpegi-masailetako kirurgia, kardiologia, urologia eta neurokirurgiari loturikoetara. "NanoSPharmek ezagutza zientifikoa, erregulazio-esperientzia eta industria-bokazioa uztartzen ditu, protesien segurtasuna eta errendimendua hobetzeko", esan du i+Medeko zuzendari Manu Muñozek.

 
WhatsApp Image 2026 09 22 at 17.10.25
Manu Muñoz (I+Med) eta Pello Rodriguez (Mondragon) gaur goizeko aurkezpenean | Argazkia: Mondragon

Momentuz, lehen fasea abiatuko dute, zeinak I+Meden lidergoa izango duen, hark gidatuko baitu garapena, balidazio preklinikoa eta klinikoa eta espediente teknikoaren prestaketa. Helburua da hura merkaturatzeko gako den CE marka lortzea, Europako Osasun-produktuen Erregelamenduari dagokiona. Behin hori eginda, legezko fabrikazioa, industrializazioa eta markaturatzea egin ahal izateko baliabideak garatzea izango da. Ondobidean, 2030etik aurrera merkaturatuko da estaldura.

Proiektuaren potentziala, tokian-tokian ez ezik, nazioartean ere izan daitekeela adierazi du Pello Rodriguez Mondragoneko presidenteak. Izan ere, protesietarako estaldura medikoen merkatuak 1.500 milioi dolar mugitzen zituen orain hiru urte, eta zifra hori 2.830 milioi dolarrera iristea espero da 2030erako. 

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain