• ENPRESAK GAUR
  • Olatz Arbelaitz da Puntueus Fundazioko lehendakari berria

Olatz Arbelaitz da Puntueus Fundazioko lehendakari berria

Informatikan lizentziaduna eta doktorea den Arbelaitzek “ilusioz eta arduraz” hartu du orain arte Iñaki Goirizelaiarena izan den kargua

Olatz Arbelaitz | Argazkia: Puntueus
Olatz Arbelaitz | Argazkia: Puntueus
2025eko urtarrilaren 22a
Eg. 2025eko urtarrilaren 22a

Olatz Arbelaitz Gallego izendatu dute Puntueus Fundazioaren lehendakari berria, EHUren ordezkari gisa. Patronatuak erabaki du Arbelaitz izatea Iñaki Goirizelaiaren ordezkoa, azken hori zortzi urtez lehendakari izan ondoren.

 

Arbelaitzek “ilusioz eta arduraz” hartu du kargu berria, eta azaldu du bere helburua izango dela “euskal gizarte digital hobea garatzen laguntzea”. Proiektuaren osotasuna mantenduko duela gaineratu du, eta “ezinbesteko proiektu” gisa definitu du erakundea.

Lehendakari berria lizentziaduna eta doktorea da informatikan. EHUn aritu da lanean 1995. urteaz geroztik, Informatika Fakultateko irakasle eta ikertzaile gisa. Zenbait batzordeko kide ere izan da, hala nola, Berdintasun Batzordekoa eta EHUko Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntza Batzordekoa. Gainera, Emakumeak Zientzian ekimenaren koordinatzailea ere bada.

 

Puntueus Fundazioan ere lehen emakumea da lehendakari lanetan, arestian aipatutako Iñaki Goirizelaia (2016-2024) eta Joan Mari Torrealdairen (2012-2016) ondorengoa.