• ENPRESAK GAUR
  • Q-Cero Edificios aliantza aurkeztu dute Bilbon, eraikinen deskarbonizazioa bultzatzeko

Q-Cero Edificios aliantza aurkeztu dute Bilbon, eraikinen deskarbonizazioa bultzatzeko

Ecodesek, Tecnaliak, itdUPMk eta Iberdrolak sustatutako ekimenak helburu du eraikinen energia-eraginkortasuna hobetzea eta erregai fosilekiko mendekotasuna murriztea

Bilbon egin dute aliantzaren aurkezpen ekitaldia | Argazkia: Iberdrola
Bilbon egin dute aliantzaren aurkezpen ekitaldia | Argazkia: Iberdrola
2026ko azaroaren 25a - 16:32
Eg. 2026ko azaroaren 25a - 16:32

Q-Cero Edificios aliantza aurkeztu dute gaur Bilbon, eraikinetako berokuntza eta ur beroaren kontsumoak eragiten dituen emisioak murrizteko helburuarekin. Ecodesek, Tecnaliak, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko itdUPMk eta Iberdrolak sustatutako ekimena da, zeinak xede duen eraikinen jabeak, erabiltzaileak, enpresak eta administrazioak elkarlanean aritzeko gune bat sortzea. Aurkezpena Build:INN Euskadiko Eraikuntzaren Klusterrak eta aliantzak antolatutako jardunaldian egin dute.

 

Topaketan, eraikinen birgaitze energetikoak EAEn eskaintzen dituen aukerak aztertu dituzte, baita energia aurrezteko ziurtagiriek (CAE) izan dezaketen eragina ere. Horrez gain, gasolio-galdarak bero-ponpekin ordezkatzeko hainbat esperientzia aurkeztu dituzte, bai etxebizitza-eraikinetan, bai ekipamendu publikoetan. Besteak beste, Aguraingo kiroldegian bero-ponpa bat ezartzeko egindako lana azaldu dute. 

Jardunaldian landutako gaien artean egon dira birgaitze energetikoa sustatzeko oztopoak, eraikinen eraginkortasuna hobetzeko irtenbideak eta proiektu horiek eskala handiagoan gauzatzeko finantzaketa-beharrak. Build:INNeko zuzendari nagusi Marta Epeldek azaldu duenez, 2025ean EAEn hamar birgaitze-lizentzia baino gehiago eman ziren obra berri bakoitzeko. Haren arabera, eraikin zaharren birgaitzeak aukera ematen du energia-eraginkortasuna, bizigarritasuna eta irisgarritasuna aldi berean hobetzeko. 

 

Jardunaldiaren itxieran, Ecodeseko zuzendari nagusi Juan Ortizen gogorarazi du eraikinek Espainiako energia-kontsumoaren %30,6 hartzen dutela, eta, horregatik, sektorearen deskarbonizazioa dela trantsizio energetikoaren erronka nagusietako bat.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain