• ENPRESAK GAUR
  • Qinghai enpresak bertan behera utzi du Zangozako Muga meategian egin behar zuen inbertsioa

Qinghai enpresak bertan behera utzi du Zangozako Muga meategian egin behar zuen inbertsioa

Enpresa txinatarrak 257 milioi euroko finantzazioa jartzeko asmoa zuen meatokia berrabiarazteko. Proiektua geldirik da 2023az geroztik, eta prozesuan irregulartasunak salatu dituzte hainbat eragilek

Argazkia: iStock
Argazkia: iStock
2025eko abuztuaren 19a - 15:10
Eg. 2025eko abuztuaren 19a - 15:14

Zangozan (Nafarroa) potasa meategi bat bearrabiarazteko proiektua erabat eten da. Muga egitasmoa, berez, geldirik dago 2023. urtetik, Nafarroako Gobernuak emaniko meategia ustiatzeko baimena bertan behera utzi zuelako epai batek, eta gaur jakin da meatzean inbertitzeko asmoa zuen inbertsiogile txinatar bat atzera bota dela.

 

Qinghai enpresak 257 milioi euro jartzeko asmoa zuen, baina ez du halakorik egingo. Konpainia txinatarrak Asiako herrialdeko beste zenbait konpainiarekin batera, hitzarmena sinatu zuen Geoalcaliren jabe den Highfield Resources talde australiarrarekin, zenbait proiektu finantzatzeko.

Geoalcali enpresak burutu behar zuen meategiaren bearrabiaraztea, baina diru-iturria eten diote. Konpainiak eskerrak eman dizkio talde txinatarrari erakutsitako interesagatik, eta bere erabakia errespetatzen duela gaineratu du. Era berean, Highfield Resources Limitedek ziurtatu du inbertitzaileekin hitz egiten eta finantzaketa aukera berriak aztertzen ari dela proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izateko.

 

850 lanpostu sortu asmo dituen Muga proiektuak, baina gorabehera ugari izan ditu hasieratik. Hainbat arazo teknikoez eta baimenen izapidetzeez gain, Cerdan auziarekin zerikusia du proiektuak, Guardia Zibilaren arabera. Hainbat herri mugimenduk (Muga Meatokiaren Aurkako Plataformak, Ekologistak Martxan taldeak eta Sustrai Erakuntzak) ere irregulartasunak salatu dituzte proiektuaren tramitazioan eta egitasmoaren aurkako protestak egin dituzten azken urteetan.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain