• ENPRESAK GAUR
  • Hau da 2024ko elikagai berritzaileenaren saria irabazi duen enpresa nafarra

Hau da 2024ko elikagai berritzaileenaren saria irabazi duen enpresa nafarra

"Elikaduraren Oscar” gisa ezagunak diren Qcom.es sariak banatu ziren atzo

Martikoren izokin ketua | Argazkia: Martiko
Martikoren izokin ketua | Argazkia: Martiko
2025eko apirilaren 4a
Eg. 2025eko apirilaren 4a

Agrifoodek sustatutako Qcom.es sarietan, “elikaduraren Oscarretan”, Martiko enpresa nafarrak saria irabazi du: 2024ko Nekazaritzako Elikagai Produktu Berritzaileenarena, hain zuzen. Zehazki, Martikoren produktu ketuen premium gama izan da saritu dutena.

 

Gama horretako produktuekin berrikuntzaren eta kalitatearen aldeko apustua egin nahi izan du enpresak. Ketze prozesu egokia izan dezaten, zur noblea erabiltzen da, denborak bereziki kontrolatzen dituzte eta aromen hautaketa espezifikoa egiten dute. Izokina da gamako produktu bakarra, nahiz eta era desberdinetan prestatzen eta saltzen den.

Nafarroako konpainiak hiru ekoizpen zentro eta 30 urteko esperientzia du, eta, haien esanetan, eskuratutako sariak “Martikoren bide-orria berresten du”: “tradizioa, berrikuntza eta kalitatea” uztartuz, elikadura gourmetaren sektorean “erreferente” izaten jarraitzea.