Raul Gomez izango da Vidralako zuzendari berria

Laudioko enpresak hurrengo batzarrean 129 milioi euroko ezohiko dibidendua bozkatuko du, Italian duen filiala salduz gero

Irudian, Raul Gomez, Vidralako zuzendari berria |Argazkia: Europa Press Irudian, Raul Gomez, Vidralako zuzendari berria |Argazkia: Europa Press

Raul Gomez, orain arte finantza zuzendaria izandakoa, izango da Vidralako zuzendari nagusi (CEO) berria. Gainera, enpresa arabarrak asteazken honetan jakinarazi duenez, hurrengo batzarrean 129 milioi euroko ezohiko dibidendua bozkatuko du, Italiako filialaren salmentaren baldintzapean.

Konpainiak 2024ko ekainaren 30ean egingo ditu aldaketa hauek zuzendaritzan, eta egungo kontseilari delegatua den Gorka Schmitt bertan gehitzeko asmoa azaldu du enpresak. Honela, Schmitt-ek Gomez babestuko duela adierazi du, "trantsizio eraginkorra bermatzeko". Orain arteko finantza zuzendariak "bezeroak, kostuak eta kapitalak" Vidralaren printzipio estrategikoen eta kudeaketa-printzipioen oinarri izaten jarraituko dutela nabarmendu du. 

Ezohiko dibidendua 

Bestalde, Laudioko enpresak kaleratu duen oharraren arabera, konpainiak akzioko 4 euroko dibidendu berezia bozkatuko du akziodunen ohiko batzar orokorrean (apirilaren 30ean izango da lehen deialdia). Hala, ezohiko dibidendua, Italiako filiala Verallia taldeko sozietate bati egingo dion 230 milioi euroko salmenta behar bezala gauzatzen denean ordainduko dela gaineratu dute.

Bestalde, akzio propioak berriz erosteko programa bat martxan jarri dutela jakinarazi dute, eta horren bidez 330.000 akzio erosiko direla, gehienez ere 33 milioi eurokoak.
 

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK