• ENPRESAK GAUR
  • Build Inn EAEko eraikuntza klusterra Rebuild 2025 azokan izango da

Build Inn EAEko eraikuntza klusterra Rebuild 2025 azokan izango da

AICE klusterrarekin partekatuko du 'stand' bat Build Inn-ek

Build Inn-en standa | Argazkia: Build Inn
Build Inn-en standa | Argazkia: Build Inn
2025eko apirilaren 23a
Eg. 2025eko apirilaren 23a

Madrilgo IFEMA aretoan martxan jarri da Rebuild 2025 eraikuntza-industriaren kongresu nazionala. Bertan, arkitektura aurreratuak eta eraikuntzaren sektoreak dituzten erronkez arituko dira, gaurtik ostiralera bitartean. Sektoreko zenbait enpresek eta erakundek hartuko dute parte, zeinak digitalizazio zein jasangarritasun proiektuak erakutsiko dituzten.

 

Erakunde horietako bat izango da Build Inn EAEko eraikuntza-industriaren klusterra. Azaldu dutenez, AICE klusterrarekin partekatuko du stand bat Build Inn-ek, eta espazio horrek “bizia izateko helburua du, eraikuntza-industria eraldatzeko lankidetzarako, ezagutzarako eta irtenbide berritzaileak aurkezteko”. Standaren inaugurazio ofiziala 14:30ean egingo da, eta bertan izango dira Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua eta Alberto Marín Build Inn-eko presidentea. Hiru egunetarako hiru gai antolatu ditu klusterrak, “eta haietan ekosistemaren arloko funtsezko ahotsak entzungo dira".