• ENPRESAK GAUR
  • Ribabellosako lantegirako aurreikusi dituen 200 kontratazioetatik 53 egin ditu Talgok

Ribabellosako lantegirako aurreikusi dituen 200 kontratazioetatik 53 egin ditu Talgok

2027ra amaierara bitarte egingo ditu kontratazio horiek

Tagoren egoitzako artxiboko irudia | Argazkia: Iñaki Berasaluce/Europa Press
Tagoren egoitzako artxiboko irudia | Argazkia: Iñaki Berasaluce/Europa Press
2026eko martxoaren 10a - 15:06

Talgok 53 langile berri kontratatu ditu Arabako Ribabellosa herriak dituen plantarako urtarrila eta otsaila bitartean. Konpainiatik adierazi dutenez, kontratazio hori ez da "ekoizpen behar puntual batek sorturikoa". Izan ere "epe luzeko proiektua" dutela adierazi du. Bestela esanda, "talento kualifikatuaren bitartez" eraiki nahi dute "etorkizun industriala", zehazki, "trengintza sektoreari" bultzada emanda. 

 

2027 amaierara bitarte, 200 bat langileren kontratazioa aurreikusi du konpainia, "gaintasun produktiboa indartzeko, zonaldeko polo industrial erreferentziazko gisa duen papera finkatuta".

Profilei dagokienez, enpresak ez ditu bilatzen soilik "sektorean esperientzia zabala duten" profesionalak. Izan ere, beste lurralde batzuetako, trengintza sektoretik kanpoko edota lanbide heziketako praktiketako ikasleak ere hartzea aurreikusi dute. Kontratazioen %5 inguru ingeniariak izango dira, bereziki industrialak. Mekanikoak, soldadoreak, elektrikoak, ertain edo goi mailako graduko profesionalak, eta espezializatutako eta teknikoki zorrotzak diren profilen bila ere ari dira.