• ENPRESAK GAUR
  • Ricardo Chocarro kontseilari delegatu izendatu du Talgok

Ricardo Chocarro kontseilari delegatu izendatu du Talgok

Orain arte zuzendari nagusi izandako Rafa Sterlingen lekukoa hartuko du

Ricardo Chocarro Talgoko kontseilari delegatu berria | Argazkia: Talgo
Ricardo Chocarro Talgoko kontseilari delegatu berria | Argazkia: Talgo
2026ko uztailaren 15a - 08:27
Eg. 2026ko uztailaren 15a - 08:34

Etapa berrirak kontseilari delegatu berria eskatzen zuen Talgon. Edo hala izango da, behintzat, Talgon. Administrazio Kontseiluak, tren konpainiaren egoitza soziala Euskal Herrira bueltan ekartzeaz arduratu den partzuergoko kideek osatua —tartean Jose Antonio Jainaga presidentea—, Ricardo Chocarro Melgosa hautatu du kargurako, Rafa Sterling orain arteko kontseilariak ibilbide profesional berriari ekingo ziola iragarri eta gero.

 

Ingeniari industriala, Chocarrok ia 30 urteko esperientzia profesionala du goi mailako teknologiako sektoreetan, tartean aeronautikan eta energia berriztagarrietan, batez ere azken 10 urteetan. 2017an kontseilari delegatu izendatu zuten Siemens Gamesa Renewable Energyko On shore negozio lerroan, eta 2019tik 2025era bitarte Aernnova Aeroespacen izan da, lehenik Operazio zuzendari gisa, eta 2020tik 2025era kontseilari delegatu lanetan. 2026ko otsaileatik da Talgoko kontseiluko kide independente. Alegia, jabetza aldaketarekin batera egin du salto konpainiara.

"Chocarroren esperientzia industrial eta teknologikoak, eta haren ibilbideak ibilbideak bultzada berri bat emango diote Talgori, trenbide-sektorearen garapen handiko une honetan, konpainiak eragile estrategikoa izan behar baitu", esan du Jainagak.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain