Saltoki taldeak onespena jaso du eraginkortasun energetikoagaren alorrean

Valentzian zabaldu berri duten zentroan jaso du errekonozimendua

Saltokiren egoitza, Valentzian | Argazkia: Saltoki Saltokiren egoitza, Valentzian | Argazkia: Saltoki

Saltoki talde nafarrak zentro berri bat inauguratu du Valentzian, Vara de Quart poligonoan. Instalzioek 27.000 metro kuadroko zabalera dute. Berta,n bezeroentzako zerbitzu eta produktu guneak egoteaz gain, biltegia ere badu, eta 10.000 m2 plataforma logistikoa ere biltzen du.

Instalazio berri hauek aitzindariak dira bere ezaugarri ekojasangarriengatik. Izan ere, Nazio Batuen Mundu Itunaren Espainiako Sarearen praktika onen aitortza jaso dute eraginkortasun energetikoaren alorrean.

Aipatzekoa da zentro berriaren instalazio fotovoltaikoa. Eraikinaren energia eskaera asetzeko, 817,64 kWp potentzia duten 1.863 eguzki-panel instalatu dituzte, urtero 421 CO2 tona isurtzea ekidinez. 

Mugikortasun elektrikoaren aldeko hautua ere egin du Saltokik Valentziako zentroan, ibilgailuak kargatzeko 55 plaza instalatu baititu. Energia % 100 berdea izango da instalazio fotovoltaikotik hornituko delako. 

Saltoki taldea 1978an Iruñean sortu zen eta gaur egun iturgintza, klimatizazio, berokuntza eta elektrizitate instalazioetarako hornikuntzaren alorreko enpresa nagusienetakoa da. Estatu mailan 3.000 langile, 77 salmenta-gune ditu eta sei zentro logistiko ditu.

Duela hilabete, Zaragozako Empresarium Poligonoan 100.000 metro koadroko plataforma logistikoa eraikitzeko proiektua aurkeztu zuen. Hasierako inbertsioa 75 milloi eurokoa da eta 300 lanpostu sortuko ditu. Enpresak espero du datozen urteetan 100 milioi gehiago inbertitzea eta 200 lanpostu gehiago sortzea.

Plataforma berri hau taldearen, biltegiratze plataforma globala izatea aurreikuzten da, baita egun dituen bost gune logistikoen arteko lotura izatea ere, salmenta-gune eta bezeroentzako banaketa denborak murrizteko asmoz.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK