• ENPRESAK GAUR
  • Sei urtez galerak izan ondoren, Siemens Gamesak irabaziak izan ditu

Sei urtez galerak izan ondoren, Siemens Gamesak irabaziak izan ditu

Zortzi milioi euroko irabaziak izan ditu 2026ko ekitaldi fiskalean. Aurreko urtean, aldiz, 1.364 milioi euroko galerak izan zituen

Argazkia: Siemens Gamesa
Argazkia: Siemens Gamesa
2026ko azaroaren 12a - 10:19
Eg. 2026ko azaroaren 12a - 13:36

Siemens Gamesa enpresaren egoera ekonomikoak hobera egin du. 2026ko ekitaldi fiskalean zortzi milioi euroko irabaziak izan ditu. Sei urtez jarraian galerak izan ondoren, egoera horretatik ateratzea lortu du Zamudion egoitza duen konpainiak.

 

Egoera hau lurreko aerosorgailuen susperraldiari esker hobetu da, batez ere itsasoko eolikoen jardun onari esker. Konpainiaren suspertze-planaren emaitza da. Siemens Energy enpresa nagusiak argitaratutako datuen arabera, ia 1.400 milioi euro hobetu da aurreko ekitaldiarekin alderatuta. Ustiapen-errentagarritasuna (jarduera nagusiaren eraginkortasuna soilik islatzen duen finantza-adierazlea) %0,1ekoa izan da; aurreko urtean, aldiz, emaitza negatiboa izan zen -%13,1. Diru-sarrerak 10.562 milioi eurokoak izan dira ekitaldi honetan, %1,8 handiagoak.

Siemens Gamesak 2.600 langile ditu Hego Euskal Herrian eta hainbat urtez lan-doikuntzak egin ditu eta aktiboak saldu ditu. Uztailetik irailera bitartean 2.400 milioi eurotan baloratutako proiektuak eskuratu ditu Zamudioko taldeak. Kontratu horietatik deigarriena Itsaso Baltikoko proiektua da, 1.700 milioi eurokoa.

 

Hurrengo ekitaldiari begira, Siemens Energyk Gamesaren egoera egonkortzea espero du. %0 eta %2 artean irabaziak handitzea aurreikusi da. 2030erako, berriz, irabaziak handitzea espero da eta 1.000 milioi euroko irabazia izatea da taldearen helburua.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain