• ENPRESAK GAUR
  • Iberdrolak 1.250 GWh sortzeko energia salduko dio Selex taldeari

Iberdrolak 1.250 GWh sortzeko energia salduko dio Selex taldeari

Urtean 125 GWh energia fotovoltaiko jasoko ditu konpainia italiarrak

18 enpresek osatzen dute Selex | Argazkia: Iberdrola
18 enpresek osatzen dute Selex | Argazkia: Iberdrola
2025eko irailaren 9a - 10:41

Iberdrolak energia berriztagarria salduko dio Selex Gruppo Commerciale izeneko enpresa italiarrari. PPA (Power Purchase Agreement ingelesez, potentzia erosteko akordioa) gisa ezagutzen den akordio mota horrek 1.250 gigawatt-orduko (GWh) energia salmenta dakar; alegia, euskal konpainiak energia fotovoltaikotik eratorritako 125 GWhz hornituko du urtean Selex taldea.

 

Bi enpresek azaldu dutenez, hitzarmenari esker Italiako elektrifikazio industriala sustatuko da, eta, gainera, karbono emisioak nabarmen murriztuko dira, hots, 37.000 tona CO2 inguru, 1,5 milioi zuhaitz landatzearen pare.

Energia Selexeko enpresa bazkideen artean banatuko da. Orotara, 18 konpainiek osatzen dute taldea, 3.331 salmenta gune dituzte, eta 42.600 pertsonari ematen diete enplegua. Familia, A&O eta C+C markak dira, besteak beste, Selexen bazkide. Sinatu berri duten PPAri esker, Selexek aurrerapausoak eman nahi ditu deskarbonizazioren alorrean, energia salerosketa “erreminta gakoa” izanik horretarako.

 

Beste aldetik, Iberdrola “aitzindaria” da Europako PPAen merkatuan, Pexapark Renewables Market Outlook 2025 txostenaren arabera, akordio asko sinatu baititu, hala nola, Amazonekin, Microsoftekin edota Metarekin.