Sidenorrek aldi baterako lan-erregulazioa aplikatu nahi du Azpeitiako lantegian

Datorren astean sindikatuekin negoziazioak hasteko asmoa du enpresa bizkaitarrak. Kantabriako Reinosa herrian duen lantegian ere egin nahi du lan erregulazioa

Argazkia: Sidenor Argazkia: Sidenor

Sidenorrek Azkoitia eta Reinosako (Kantabria) lantegietako sindikatuak deitu ditu bi lantegietan aldi baterako lan-erregulazioa negoziatzeko asmoz. Enpresak jakinarazi duenez, lan erregulazioaren arrazoiak “produktiboak eta antolakuntzakoak“ dira. Izan ere, eskari zorroa murriztu zaio Sidenorri, makina-erreminta, gasa eta olioa, ibilgailu astunak eta sektore eolikoaren negozioek beherakada izan dutelarik.

Sindikatuekin datorren astean hasiko dira negoziatzen, eta bi lantegien egoera aztertu eta hartu beharreko neurriak eztabaidatuko dituzte.

Enpresaren arabera, Azpeitiako lantegiaren jarduera apaldu egin da azken hilabeteetan. Halaber, Reinosako lantegia geldituta izan zen orain hilabete batzuk, “energía kostu altuak direla eta”. 2023ko azken hiruhilekoan berriz ere martxan jarri zen, 2024an merkatuak gora egingo zuelakoan, baina adierazi dutenez, ez da halakorik gertatu.

Gaurko nabarmenduak
irakurrienaK