• ENPRESAK GAUR
  • Sidenorrek Azkoitiko lantegiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatu ditu

Sidenorrek Azkoitiko lantegiko laminazio trena itxi eta 36 langile Kantabriara lekualdatu ditu

Konpainiak azaldu duenez, merkatuko eskaria nabarmen jaitsi da eta erabaki hori "beharrezkoa" zen

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2026eko martxoaren 5a - 14:32

Sidenorrek Azkoitian duen lantegian laminazio trena itxi eta 250 langileetatik 36 Kantabrian, Reinosa udalerrian duen fabrikara lekualdatuko ditu. Konpainiak ohar bidez azaldu duenez, merkatuaren egoera dela eta laminazio trenen ekoizpena bateratzea erabaki du. Eskaria nabarmen murriztu zaio konpainiari azken urteetan eta  erabaki hau “beharrezkoa” zela adierazi du.

 

Merkatuko arazoak aspalditik datoz. 2022ko urrian jada Reinosako laminazio trena itxi behar izan zuen eta orduan ekoizpen osoa Azkoitiara eraman zuen. 2023ko urrian jarri zuten martxan berriz ere Reinosako planta, 2024an merkatu aurreikuspenak hobeak zirelakoan.

Ordutik, egoerak okerrera egin du, eta hainbat “malgutasun neurri” hartu badituzte ere, ez dute ekoizpena egokitzea lortu. Sidenorrek azaldu duenez, egungo lan karga ez da nahikoa bi laminazio trenak martxan izateko.

 

Enpresaren zuzendaritzak gaur eman die erabakiaren berri enpresa batzordeari eta ordezkari sindikalei.