Sidenorrek MCD enpresa arabarra erosi du

MCD ibilgailuen direkzio-sistemetan espezializatutako enpresa da

Sidenorrek Basaurin duen lantegia | Argazkia: Europa Press
Sidenorrek Basaurin duen lantegia | Argazkia: Europa Press
2022ko uztailaren 14a - 14:52

Sidenorrek Mecanizados de Cremalleras de Dirección (MCD) Gasteizko enpresa erosi du, ibilgailuen direkzio-sistemen osagaien fabrikazioan espezializatuta dagoen automobilaren ekoizpen laguntzaileko enpresa.

Sidenorrek ohar batean azaldu duenez, eragiketa honekin merkatuan haztea bilatzen du, "balio erantsi handiko produktu-aukera handiagoa" eskainiz, eta ibilgailuen direkzioetan altzairua erabiltzen duten bezeroetan "presentzia handiagoa" izatea aurreikusten du.

MCD Gasteizko Jundiz industrialdean dagoen enpresa da, 25 urte daramatza merkatuan, eta altzairuzko barrak direkzio-kremailera bihurtzen espezializatuta dago, hainbat ebaketa eta mekanizazio lanen bidez.

Sidenorrek azpimarratu duenez, eragiketa horri esker, elkarrekin sartuko dira merkatuan, "egungo bezeroen beharrei produktu eta aukera osatuak eskainiz”.

Gehitu EnpresaBIDEA Google-ren iturri hobetsi gisa doan  

Egon zaitez azken berriekin informatuta  

 
Aktibatu orain