
2025eko uztailaren 1a
Eg.
2025eko uztailaren 1a
Jose Antonio Jainaga buru duen Sidenor taldeak ohar bidez jakinarazi du Israeli altzairua saltzeari utziko diola aurrerantzean. Espainiako Gobernuak pasa den apirilean Israelekin zituen salmenta kontratu guztiak bertan behera uztea erabaki zuen, eta Sidenorrek gauza bera egitea aukeratu du.
2024an, Bizkaiko industria taldearen salmenta guztien %0,5 baino gutxiago egin ziren Israelen. Sidenorrek ekoizpen zentroak ditu Euskal Herrian, Katalunian eta Kantabrian (Espainia), eta delegazioak Alemanian, Frantzian, Italian eta Erresuma Batuan.
LAB sindikatuak "arrakastatzat" jo du erabakia, eta adierazi du Sidenorri egindako presioak eragina izan duela.