• ENPRESAK GAUR
  • Siemens Energyk Gamesaren egitura "optimizatzeari" ekin nahi dio

Siemens Energyk Gamesaren egitura "optimizatzeari" ekin nahi dio

Konpainiak urtero 300 milioi euro aurreztu nahi du burutu nahi duen eragiketarekin, hornidura katea eta logistika erraztuz. Ikerketa eta garapen gastuetan ere sinergiak lortu nahi ditu Siemensek

Maria Ferraro Siemens Energyko finantza-arduradun nagusia | Argazkia: Siemens Energy
Maria Ferraro Siemens Energyko finantza-arduradun nagusia | Argazkia: Siemens Energy
2022ko maiatzaren 23a - 15:40
Eg. 2022ko maiatzaren 23a - 15:43

Christian Bruchek eta Maria Ferrerok, Siemens Energy konpainiako presidenteak eta finantza arduradunak, hurrenez hurren, prentsaurrekoa eskaini dute gaur larunbatean iragarritako akzioen eskaintza publikoaren inguruko informazioa emateko.

 

Argibideak emateko erabilitako grafikoetan, Euska Herrian eragiketak mantetzeko asmoari buruzko aipamena egin du konpainiak. Hala ere, etorkizuneko asmoen inguruan konpainiak ez du azalpen gehiago eman nahi izan. Gamesan "egiturazko optimizazioa" egongo dela esan du Bruchek. Ferrerok adierazi du egoitza, gaur-gaurkoz, Zamudion mantenduko dela, baina eragiketak aurrera egin ahala beste nonbaitera mugitzea ez du baztertu. Zentzu horretan enpresaren akzioak burtsatik ateratzea gakoa izango da konpainiaren helburuetan.

Streaming bidez jarraitu ahal izan den prentsaurrekoan, Siemens Gamesak eraldaketaren premia duela adierazi dute biek. Arazoak konpontzeko epe luzeko lana egin behar dela esan du konpainiak. Zerga egoitzaren kokapenari dagokionez, edozein erabaki hartu aurretik kudeaketa alorrean eztabaida sakona izan behar dela nabarmendu dute konpainiako arduradunek. 

 

Erosketen eskaintza publikoaren datak ere azaldu dituzte. Ondo bidean, eskaintza publikoa irailean jaulkiko du, eta lauzpabost asteko onartze epea espero da. Urrirako eskaintzaren emaitza ezagutuko da, eta azaroan Siemens Gamesaren akzioak burtsatik baztertuko dituzte. Urte bukaeran burutuko dute akzioen erosketa, 4.000 milioi eurotan.

Momentuz onshore negozioko aktibo gehiago ez duela salduko esan du Ferrarok, "etorkizunean mozkinak emango dituen" merkatua delako.