
Siemens Gamesaren emaitzetan galerak izan dira beste behin nagusi: 1.358 milioi euro galdu ditu bereragiketa fiskaleko lehen bederatzi hilabeteetan —urritik ekainera bitartekoa—. Aurreko epe berean baino %9,25 gehiago galdu du beraz, epe horretan 1.243 millioi eurokoa izan baitzen kolpea. Siemens Energy haren matrizearen irabazi garbiak %8,7 txikiagoak izan dira epe horretan, 1.450 milioi eurokoak, alegia. Edozein kasutan, ariketa amaitzerako egin zituen estimazioei dagokienez, aurreikusi zitzakeen emaitza positiboenak lortuko dituela iragarri dute. Horretan gako izango da airesorgailuen dibisioa eta AEBn jaso dituen ekipo energetikoen eskaerak. Azken kasu horretan, muga-zergak ekiditeko aukera izan dute.
Siemens Gamesaren kasura itzulita, aipatzekoa da aparteko elementuak kontuan hartu gabe Siemens Gamesak 438 milioi euroko galera izan duela, aurreko epe berean 446 milioi eurokoa izan zen bitartean. Alegia, hobekuntza txiki bat ageri da. Eskaeretan igoera nabaria izan du Siemens Gamesak, Siemens Energyren itsas-energia eolikoko dibisioa den heinean. Offshore esparruan bi eskaera handi izan ditu Itsaso Baltikorako turbinak eraikitzeko, bata 1.800 milioi eurokoa, eta bestea 1.500 milioi eurokoa. Onshoreari edo lur gaineko itsas-energiari dagokionez, 5.X plataformaren hurrengo bertsioa saltzeko pausoak abiatu dira, eta eskari-zorroa 38.000 milioi euro gehiagokoa izan da, nahiz eta dibisa aldaketa tarteko hori eten egin den.