Siemens Gamesak 221 euroko diru-galerak izan zituen 2025eko azken hiruhilekoan —bere zerga urteko lehenengoan—. Aipatzekoa da 2024ko epe berean baino %47,7 gutxiago galdu duela, orduan 423 milioi euroko zenbaki gorriak izan baitzituen. 2019tik 10.000 milioi euroko galerak izan ditu orotara Gamesak. Eskarietan ere sumatzen da beherakada %36koa, 1.565 milioi eurotan kokatzeraino.
Denera 2.355 milioi euroko diru-sarrerak izan ditu, zifra absolutuetan %2,6 gutxiago suposatzen duena. Aitzitik, Indiako negozio eolikoaren salmentaren negozioa alde batera utzita —175 milioi euroko inpaktu negatiboa izan zuena—, datu erkagarrietan %3,9ko hazkundea izan zuen.
Igoera horren atzean da offshore edo itsas-energia eolikoari emandako bultzada, onshore edo lur gaineko energia eolikoak izandako beherakada konpentsatzeko balio izan baitzuen. Euskal Herritik bultzatzen dena onshore eolikoa da, hainbat arazo izan dituenak, baina Gamesatik espero dute behin horiek konponduta galerak amaitzea.