• ENPRESAK GAUR
  • 110 milioi euro lortuko ditu Solarisek, hitzarmenak egin baititu Polonian eta Herbehereetan

110 milioi euro lortuko ditu Solarisek, hitzarmenak egin baititu Polonian eta Herbehereetan

Guztira, 150 autobus elektrikoko eskaera jaso du euskal konpainiak

Argazkia: Europa Press
Argazkia: Europa Press
2025eko urriaren 22a - 11:27

Solarisek, CAFen filialak, hiru kontratu berri sinatu ditu Herbehereetan eta Polonian, eta 110 milioi euro baino gehiagorengatik 150 autobus elektriko egingo ditu. Zehazki, hiru operadore hauekin sinatu ditu hitzarmenak: Transdev Nederland (Herbehereak), GZM Metropolis eta MZA Varsovia (biak Poloniakoak).

 

Lehenengoari, Transdev Nederland operadoreari, 55 autobus elektriko emango dizkio konpainiak, ibilgailu motzak zein luzeak, Arnhem eta Nijmegen hirietarako. Operadore berarekin tratua izan du Solarisek, besteak beste, Holanda hegoalderako eta Utrecht hirirako ibilgailuak egin baititu.

Poloniakoen kasuan, CAFen filialak 42 eta 50 autobus elektriko ekoitziko ditu, hurrenez hurren, GZM Metropolis eta MZA Varsoviarentzkao. Hiribururako prestatutako 50 ibilgailuek 18 metroko luzera izango dute eta 700 kWheko gaitasuna duten bateriak izango dituzte. 1997 urteaz geroztik Solarisek 1.350 autobus baino gehiago entregatu dizkio MZA Varsovia operadoreari.

 

GZM Metropolisek 42 autobus elektriko eskatu ditu, hamabi metro luze diren 24 ibilgailu eta hemezortzi metroko beste 18 autobus artikulatu. Hala, hurrenez hurren 70 eta 120 bidaiari garraiatzeko gai izango dira.